LOKEko gimnastak Santutxu eta Beti Aurrera Torneoko podiumetarea igo ziren

Txintxarri Aldizkaria 2023ko api. 11a, 13:30

LOKE Gimnastikako kideak, aAntutxu zein Beti Aurrera Torneoetako podiumetan. Arg.: LOKE Gimnastika.

Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) gimnastek Santutxu eta Beti Aurrera Torneoetan izan ziren lehian hilaren 2an. Bi txapelketetan podiumean izan ziren taldeko kideak

Aste Santuko oporrak hasi baino lehen, LOKEko gimnastek bi hitzorduri egin zieten aurre: Santutxu Torneoa, Bizkaian eta Beti Aurrera Torneoa, Gasteizen.

Santutxuko proba goizean lehiatu zen. Bertan hiru ordezkari izan zituen Lasarte-Oriako gimnastika taldeak: Marian Prieto, Maitane Sarmiento eta Maialen Aranzabe.

Kadete mailan lehiatu ziren bi kideak, Sarmiento eta Aranzabe, podiumeta igo ziren bakoitza bere mailan. Aranzabe garaile izan zen B mailan mazo lanarekin eta Sarmientok zilarra jantzi zuen A kategorian pilota lanarekin. 

Prietok, aldiz, jubenil a mailan uztaiarekin egin zuen lan eta podiumetik gertu geratu zen, laugarren sailkatu zen.

Arratsaldean, Beti Aurrera Torneoko tapizean aritu ziren senior B mailako Paula Martinez, jubenil B mailako Erika Tejero eta kadete B mailako bi taldeak. 

Tejerok izan ezik, beste guztiek pilotarekin egin zuten lan. Jubenil B mailako gimnastak mazoak izan zituen lan tresna eta ez zen gaizki jardun; podiumeko hirugarren mailara igo zen. Maila berean amaitu zuen saioa LOKE 2 taldeak ere. Martinez seniorra laugarren izan zen eta LOKE 1 taldea bosgarren.

LOKEko arduradunak pozarren daude lortutako emaitzekin eta Gasteizen Erika Tejerok eta LOKE2 taldeen lana nabarmendu nahi dute, "euren lehen esperientzia zuten horrelako txapelketa batean".