Urrun daude oraindik datorren urteko Inauteriak, baina horiek denboraz prestatzeko, gaiak proposatzeko parte hartze prozesua abiatuko du udalak datozen egunetan. Agustin Valdivia alkateak eta Txus Alonso Jaiak ataleko buruak azaldu dute herritarrek nola helarazi ahal dituzten eurek proposamenak.
Bi modutara helarazi ahalko dituzte herritarrek euren proposamenak. Alde batetik, hilaren 11tik aurrera etxeetan jasoko duten txarteltxoa betez. Horiek udalaren parte hartze postontzietan (Emakumeen Zentroa, kultur etxea, Gaztelekua, udaletxeko arkupe zaharrak edo kiroldegia) utzi beharko dituzte gero . Sarean egiteko aukera ere izango dute lasarteoriatarrek, egun berean udalaren web atarian.
Hilaren 11tik 30era bitarte izango dute interesdunek iradokizunak egiteko aukera, eta udal ordezkariek jakinarazi dute behin proposamen guztiak jasota, konpartsekin bilera egin eta bertan erabakiko dela gaia.