Elizkizun ugari egingo dituzte ostegunetik larunbatera, Aste Santua ospatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2023ko apirilaren 4a

Fededunek aukera izango dute, urtero bezala, Aste Santua herrian ospatzeko. Ostegunetik hasi eta larunbatera arte, mezak eta Gurutze Bidea aurrera eramango dituzte.

ASTE SANTUKO JARDUERAK

Osteguna 6, Jaunaren azken afaria

  • Ama Brigitarren komentuan, 18:00etan, meza.
  • Arantzazuko Ama parrokian, 19:00etan, meza (elebitan).

Ostirala 7, Gurutze Bidea

  • San Pedro parrokian, 09:00etan.
  • Ama Brigitarren komentuan, 11:00etan.

Larunbata 8, gaubeila

  • Ama Brigitarren komentuan, 20:00etan, meza.
  • Arantzazuko Ama parrokian, 21:00etan, meza (elebitan).