antzezlanaren bira amaiera egingo du Formol Konpainiak maiatzean, eta agur hori berezi egiteko asmoz, jaialdi formatuan egingo dutela iragarri dute konpainiako kideek. Nire Bizitzarekin Ez Dakit Zer Egin Fest izena du jaialdiak, eta kontzertua eta DJak arituko direla ere jakinarazi dute.
Konpainiak nabarmendu du musikaren alorrean ohikoa dela taldeek bira amaierako kontzertuak antolatzea. Antzerkian, ordea, ezohikoa da hori, eta bira amaierako azken emanaldia egiteaz gain, jaialdi baten aldeko apustua egitea erabaki du. Nabarmendu du Milenial belaunaldiari "aitortza serio" bat egin nahi diotela, eta "iraganeko bidaia nostalgiko bat" eskaintzea izango dela jaialdiaren helburua. Musikariek kolaborazioak egiten dituzten moduan, kultura alorreko jendea gonbidatuko dutela ere azaldu du: "Belaunaldi baten iruditeria azken batean jasoko dugu".
Formol Laborategia
Zenbait helburu argirekin sortu zen Formol Konpainia. Alde batetik euskal kulturaren transmisioa bermatzeko xedez. Bestetik, antzerkigintzan esperimentazioa ardatz, lengoaia berriak esploratzeko ere bai, eta azkenik, belaunaldi gazteak antzokietara hurbildu eta publiko berria sorrarazteko. Aurreikusitakoaren arabera, eta "pronostiko guztien aurka", harreman sareak eraikiz eta ahoz ahokoari esker, -en berrogei emanaldi eskaini dituela azpimarratu du konpainiak, eta helburu zuten publiko berri eta gaztea ikustera joan denez, ordainetan, NBEDZEF jaialdia (Nire Bizitzarekin Ez Dakit Zer Egin Fest) eskainiko diete.
Jaialdia aurrera eramateko kolaborazio "asko" izango direla iragarri dute, baina horien guztien artean, iragarri dute, momentuz, Merina Gris eta DJ Miau eta lagunak ariko direla. Aurreratu dute, Eukal Herriko ospakizun guztien moduan, txozna ere izango duela jaialdiak.
Bertaratzeko sarrerak erostea ezinbestekoa izango da, eta horiek, Errenteriako Udalaren web atarian edota Formol Konpainiaren Instragram kontuaren (@formol_konpainia) bidez eskura daitezke, 10 euroren truke.
Jaialdia 20:00etan hasiko den arren, ate irekiera ordu erdi lehenago izango da: 19:30ean.
