Antolatzaileek aurreratu dute, Lantziegoko upategiak mahasti ekologikoetatik kalitate handiko ardoa ekoizten duela. Hiru ardo ekologiko dastatzeko aukera izango dute parte hartzaileek, baina ez hori bakarrik; olio ekologikoa eta mokadutxoak ere bai.
Parte hartzeko izena ematea ezinbesteko da (beranduenez hilaren 15era arte), eta horretarako, honako whatsap zenbaki hau erabil dezakete interesdunek: 662 53 90 13. Prezioak ere zehaztu dituzte: elkarteko bazkieentzat 8 eurokoa eta bazkide ez direnentzat, aldiz, 10 euro.
