Bizitokiarekin harremanak sendotzeko topa egin dute

Txintxarri Aldizkaria 2023ko apirilaren 3a

Sagardotegi giroan agur esan diote martxoari Semblante Andaluz elkarteko bazkideek. Urtero legez, barrikotea egin dute Atsobakar auzoko egoitzan. Aburuzako sagardoa ezkondu dute garai honetan ohikoak diren jakiekin: bakailao tortilla, bakailao frijitua piper berdeekin, txuleta, gazta, irasagarra eta intxaurrak. Andaluzia eta Euskal Herriaren arteko harremanak indartzeko altxa dituzte edalontziak zerura.