Aitor Manso herritarrak bosgarren amaitu du Andatzatik Aiara igoera proba

Txintxarri Aldizkaria 2023ko martxoaren 30a

Aitor Manso herritarra, Aiako igoeran lehian. Arg.: Urola Komunikazio Taldea.

VI. Andatzatik Aiara igoera proba jokatzearekin batera Euskadiko Mendi Igoeretako denboraldia hasi da. Hilaren 25ean, maila ezberdinetako 35 gidari bildu ziren Aian lehen lasterketa egiteko; horien artean, Aitor Manso herritarra. 
Joseba Iraola bizkaitarra izan zen garaile nagusia proban (01.40,319); Manso herritarrak bosgarren postua eskuratu zuen sailkapen orokorrean eta 9. mailan bigarren izan zen Arerio gogorrak izan zituen Lasarte-Oriako gidari gazteak eta lehen igoera kronometratuan izan ezik, bosgarren postuan mantendu zen. Saio horretan laugarren izan zen. Lehen hiru saiakeretan bere markak ondu –01.57,706, 01.56,174 eta 01.52, 240– ostean, bigarren txanda kronometratuan ezin izan zuen denbora murriztu istripu batengatik bertan ehera geratu zelako.