Sanpedroetako kontzertu nagusiak iragarri ditu udalak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 30a, 13:33

San Pedro Jaiak girotuko dituzten musika talde nagusien berri eman berri du udalak. 

Sanpedroen aurrekari gisa, Dial al Sol jaialdia iragarri dute Agustin Valdivia alkateak eta Txus Alonso Jaiak Saileko arduradunak. Momentuz, horren inguruan aurreratu ahal izan dituzten informazio bakarrak data eta lekua izan dira: ekainaren 25ean egingo dute, Andatza plazan. 

Gainerakoan, Isla eta Okendo plazetan egingo diren musika emanaldi nagusien berri eman dute. Hauek dira, egunez egun joko duten talde eta lekuak:

  • Asteazkena, ekainak 28:
    • Isla plaza: Puro Relajo
  • Osteguna, ekainak 29:
    • Isla plaza: Azabache
  • Ostirala, ekainak 30:  
    • Isla plaza: Duo Imperial
    • Okendo plaza: Neomak eta Zetak
  • Larunbata, uztailak 1: 
    • Isla plaza: Supersingles
    • Okendo plaza: La guardia eta Star Ways
  • Igandea, uztailak 2:
    • Isla plaza: Ibai Berriak
    • Okendo plaza: Gozategi

Oriarte Institutuan, iaz bezala gauero gazteentzako DJak arituko direla ere iragarri dute. Herriko taldeen musika emanaldiak ere izango dira bertan.Hori guztia kudeatzen ari dira oraindik. 

Aurrekontu" potoloa"

Iragarri dituzten kontzertu horietara zenbat diru bideratu duten ere argitu dute udal ordezkariek. Jakinarazi dute 80.000 euroko aurrekontua batzen dutela, BEZa kontuan hartu gabe.