Euskal Ligako Ostadarrek borrokatu arren, ezin izan zuen setik lortu

Txintxarri Aldizkaria 2023ko martxoaren 30a

Boleibol zaletuek Euskal Ligako neurketa borrokatua ikusi ahal izan zuten hilaren 25ean Maialen Chourraut kiroldegian. Ostadar SKTk eta Jatorkideko jubenil taldeak indarrak neurtu zituzten. Gasteiztarrak 3-0 gailendu ziren arren, talde urdin beltzak ederki egin zion aurre eta horren erakusle dira seten emaitzak: 20-25, 21-25 eta 25-27.