Texas Lasartearrako infantilek Ilintxa garaitu zuten

Txintxarri Aldizkaria 2023ko martxoaren 30a

Infantil mailako txapeldun fasea bigarren itzulian sartu da. Texas Lasartearra eta Ilintxa taldeak berriro aurrez aurre izan dira. Joaneko neurketan Ilintxak 5-0 irabazi zuen eta oraingoan Lasarte-Oriako taldeak arantza kendu du; Texas Lasartearra 3-1 gailendu da. Partida borrokatua jokatu zuten bi taldeek. Herriko taldea azken aurreko doa multzoan eta sailkapenean gora egiteko behar dituen puntuak eskuratu zituen.