Gorka Redondok zuzendutako taldea jarri zen aurretik. Bi gol egin zituzten eta lasai jokatzeko aukera izan zuten.
Atsedenaldiaren aurretik eta ostean, estutasun txiki bat jasan zuten ordea. Aurkariak bi gol egin eta neurketa berdintzea lortu zuen.
Egoera hori pizgarria izan zen etxeko taldearentzat. Baloiaren jabetza lortu, Erain menpean hartu zuen eta hiru gol gehiago lortu zituzten infantilek.
Jokalarien lana eskertu eta, batez ere, atezainaren lana nabarmendu du entrenatzaileak: "Baloi asko geratu zituen, bigarren zatian, batez ere".
Gipuzkoa eta Espainiako txapelketak
Denboraldi ederra egiten ari da Gorka Redondok zuzentzen duen taldea. Lehen fasean sailkapen buru izan da eta Gipuzkoako txapelketa izan daiteke amaiera bikaina. Maiatzaren 14an jokatuko diren finalerdietako gurutzaketak erabakitzeko, lau taldeko ligaxka bat jokatzen ari da egun Eguzki.
Horrez gain, infantilen arduradunak azaldu duenez, lehen faseko garaile modura, "Espainiako txapelketako sailkatu da taldea, beti ere, Euskadiko ordezkaria aukeratzeko kopa lehiaketa jokatzen ez bada. Horrela izango balitz, lehiaketa gainditu beharko genuke".