'Zomorrotu' ipuin liburua argitaratu du Aintzane Usandizaga herritarrak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 29a, 09:36

Pertsonaiek elkar lotzen dituzten bost istoriok osatzen dute idazle lasarteoriatarraren azken lana. Ipuin liburu gisa definitu duen arren, eleberriaren antza ere baduela nabarmendu du

Naiz atariak berri eman duenez, Aintzane Usandizaga herritarrak bere azken lana aurkeztu du berriki: Zomorrotu ipuin liburua. Bost istorioz osatuta dago, eta horiek elkar lotuta daude liburuko pertsonaien bitartez. Pertsonaia horien harremanek inguruari nola eragiten dioten jaso ahal izango du irakurleak atal bakoitzean. 

Zomorrotu jarri dio izenburua, eta iradokitzen duen moduan, bi adiera nagusi dituela azaldu du aurkezpenean. Batetik, intsektuekin lotu du zomorro hitza, norbere baitan biltzearekin; bestetik, berriz, mozorrotu adierarekin pertsona bakoitzak testuinguru jakin batera moldatzeko duen joera agertu nahi izan du.

Elkarrizketek, erritmoa
Elkar argitaletxeko Xabier Mendiguren editorea eta Danele Sarriugarte idazlea ere izan dira aurkezpenean, eta azken horrek hitzordu hori baliatu du adierazteko liburuko pertsonaien  eraikuntza oso erreala dela, eta horien alde ezberdinak erakusten dituela Usandizagak.  Horri jarraiki, herritarrak berak  nabarmendu du pertsonaien arteko loturak "pisu berezia" izan duela. Elkarrizketak ere ageri dira liburuan, eta horiek lanari "erritmoa" ematen diotela nabarmendu du idazleak.

 

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by Aintzane Usandizaga Lopez (@aintzaneusandizaga)