Eskolarteko gimnastak Gipuzkoako txapelketako finalean lehiatuko dira

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 28a, 15:15

LOKEko eskolarteko txapelketan parte hartu duten alebin mailako gimnastak. Arg.: LOKE Gimnastika.

Gimnasta federatuen antzera, Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) eskolarteko txapelketan parte hartu duten talde zein bikoteak aurrera egingo dute Gipuzkoako txapelketan eta finala jokatuko dute. Hitzordua maiatzaren 13an izango da Bergara

Hilaren 25ean eta 26an, Paco Yoldi kiroldegian lehiatu zen eskolarteko txapelketako bigarren fasea eta alebin zein infantil mailako LOKEko zein Landaberriko taldeak ederki jardun ziren.

Alebinen saioa izan zen lehen egunean. Taldeen atalean, Alebin B mailan Landaberri eta Alebin C mailan Landaberri 1ek eta 2k parte hartu zuten. Lehena laugarren postuan sailkatu zen eta gainerako biak bigarren eta seigarren izan ziren hurrenez hurren.

LOKEko taldeko entrenatzaileek Alebin B mailako taldearen jarduna azpimarratu dute: "Lehen faseko emaitzari itzulia eman diote eta sailkapena lortu dute". 

Alaia Jimenezek, aldiz, Alebin B mailako bakarkako lehian egin zuen lan; Laia Suberbiolarekin bikote egiten ari da. Bigarren postuan amatu dute lehiaketa.

Alebin mailako Landaberri taldeetako gimnastak lortutako diplomekin. Arg.: LOKE Gimnastika.

Infantilek egun bat geroago atera ziren tapizera. C mailan lehiatu ziren Landaberri 1 eta 2 eta laugarren eta zazpigarren izan ziren.

Gimnastika taldeko entrenatzaileak pozarren daude gimnastek bigarren fase horretan egindako lanarekin, baita guztiak finalean izango direlako ere.

Aste Santuan atseden hartu eta itzultzerakoan finala prestatzeko gogor lan egingo dutela ere adierazi dute gimnastika taldeko arduradunek.