Zabaleta Auzolan elkarteak antolatuta, dozenaka herritarrek egunpasa ederra egin zuten larunbatean, neguari agur esateko antolatutako jaialdian. Txuri Urdin Izotz Jauregira joan ziren goizean patinekin irristaka egitera goizean, eta, bertan xahututako indarrak berritzeko, babarrun jana egin zuten bazkaltzeko, Basotxo plazako lokalean.