Okendo plaza sukalde inprobisatu bilakatu da ostiral arratsaldean, izan ere, Gazte Klubeko kideek gozogintzan duten trebezia erakusteko aukera izan baitute. Ttakun Kultur Elkarteko egitasmoan parte hartzen duten gaztetxoek prestatutako gutizien artean onena zein den deliberatzeko ardura izan dute begiraleek. Itxura zaporearekin bat badator, erabakia ez da erraza izan.