Jakingo duzuenez, martxoaren 9an, gauez, pintada faxista eta matxistak egin zituzten Oriarte BHI institutuko pareta morearen gainean. Ez da pintada hauek ikusten ditugun lehenengo aldia: 2020ko azaroaren 26ean hasi ziren eraso hauek, Maradona eta Espainia goraipatzen zituzten, eta Institutuko neska talde bat mespretxatu. Urtebetera, mezuak larriagoak izan ziren, nazismoa goraipatzen zutelako eta pertsona zehatz bat erasotu. Aurtengo pintadetan ikusi genituen mezuak inorrek ez zituen espero: goraipatze faxista eta matxistez gain, “yo soy el violador” bezalakoak idatzi baitzituzten.
Honen aurrean, guraso talde batek biltzea erabaki genuen, Institutuak egoera honen aurrean zer egin zuen eta zer egingo duen jakin nahi genuelako. Zuzendaritzak jakinarazi zigunez, Hezkuntzako protokoloak eskatu moduan, lehenbizi pintadak borratu zituzten, eta ondoren, salaketa bana jarri zuten Udaltzaingoan eta Ertzaintzan. Hezkuntza delegaritza ere jakinaren gainean jarri zuten. Gurasook pintadak ezabatu behar ez zituztela azpimarratu dugu, honen aurrean zerbait egin nahi bada, gertatutakoaren gainean egon behar garelako denok eta zabaltzeko ikusgarritasuna behar duelako. Gurasoak ez gara geldirik geratuko halakoen aurrean, pintada hauek oso larriak dira, delitu izan daitezkeela uste dugu, eta egileak nortzuk diren argitu, eta justiziaren aurrera eraman beharra ikusten dugu.
Beraz, Oriarteko beste edozein gurasok gure lantaldean parte hartu nahi badu, guraso elkartearen bidez talde eragilearekin kontaktuan jartzeko aukera duzue.
Gure seme-alabak errespetuan eta berdintasun gizarte batean hezi nahi ditugulako.