Zinta, mazoak eta pilotekin lan ederrak erakutsi dituzte maila federatutako gimnastek eta LOKEko ordezkariak lehen postuetan izan dira maila batzuetan. Honakoak bigarren faseko zein sailkapen orokorreko postuak:
| 2. Fasea | Orokorra | |
|
Senior A maila Garazi Gomez |
4º |
6º |
|
Senior B maila Paula Martinez Jessica Glez. de la Horra |
6º 9º |
3º 11º |
|
Jubenil A maila Mirian Prieto |
2º |
2º |
|
Jubenil B maila LOKE Aitana Molano Erika Tejero Nerea Alonso |
1º 6º 4º
|
2º 4º 5º
|
|
Kadete A maila Maitane Sarmiento |
1º |
1º |
|
Kadete B maila LOKE 1 LOKE 2 Maialen Aranzabe Noa Del Amo |
1º 10º 6º |
1º 12º 7º
|
Bigarren saioa honetako puntuazioari esker, gainera, herriko kirol elkarteko ordezkariak Gipuzkoako txapelketarako sailkapena lortu dute. Eta finalera begira, Kadete eta Jubenil B mailako taldeek zein Maitane Sarmiento, Mirian Prieto eta Paula Martinezek podiumean egoteko aukerak dituzte erakutsi dute.
LOKEko prestatzaileak pozarren daude kirolari gehienak finalean lehiatuko direlako. "Gimnasten %99a izango ditugu finalean. Senior B mailako bikoteak ezingo du parte hartu. Gimnastetako batek ikasketak direla eta, lehiatzeari utzi behar izan dio," azaldu dute.
Orain gimnastek akatsak zuzendu eta euren lanak finkatzeko astia izango dute. Finala maiatzaren 20an izango da Azpeitian.