'Dragón Cáncer' podcastaren zuzeneko saioa, gaur kultur etxean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 23a, 10:26

Izan Iñurri elkarteko lagunek Dragón Cáncer podcastaren saio bat zuzenean emango dute gaur, kultur etxeko auditorioan, 19:00etan. Sarrerek 3 euro balio dute eta areto horretako leihatilan eros ditzakete herritarrek. Udalak eta zenbait eragilek Martxoaren 8aren harira antolatutako egitarauko azken jarduera izango da.