Herritik egiten ari dena erakutsiko du Lasarte-Oriako Ernai-k

Txintxarri Aldizkaria 2023ko martxoaren 23a

'Benetan euskaraz bizi gaitezke?' mahai ingurua antolatu zuen Ernaik iazko abenduan, Xirimirin.

Ernai Gazte Antolakundeak 10 urte bete ditu aurten, eta, ospatzeko, jarduera ugari egiten ari da herriz herri. Lasarte-Oriako taldeak zenbait ekimen prestatu ditu etzirako, hilak 25, Lasartetik ari gara lelopean: mahai ingurua, bazkaria, trikipoteoa eta kontzertua. Otordurako izen ematea Ilargi tabernan edo eragilearen Instagram kontuan egin dezakete herritarrek. Antolatzaileek jakinarazi dute menu beganoa aukera dezaketela.

EGITARAUA
  • Xirimiri elkartean, 11:00etan, Herriko gazte mugimenduak ezagutzen mahai ingurua.
  • Xirimiri elkartean, 14:30ean, bazkaria. Ondoren, trikipoteoa Ankoker taldearekin batera.
  • Insausti tabernan, 20:00etan, Ameba taldearen kontzertua Insausti tabernan. 
 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Ernai Lasarte-Oria (@ernailasarteoria)