Beteranoen mailako Espainiako Kopa martxan da. Hilaren 19an, Villaviciosa de Odon Madrilen jokatu zen hitzordua eta Lasarte-Oria Kirol Elkarteko Asier Sagasti judokak domina jantzi zuen M1 mailan. Herritarra M1-M2 kategoriako 100 kilo azpiko lehian parte hartu zuen eta hiru borroka egin zituen. Lehiaketan hirugarren sailkatu arren, M1 mailako txapeldun izan zen eta urrezko domina eskuratu zuen herritarrak.