Lasarte-Oriako taldeak hiru atleta aurkeztu zituen Jaurtiketa luzeen Euskadiko txapelketara: 18 urtez azpiko mailan Hodei Garcia eta Nora Manzanal eta 16 urtez azpikoan, aldiz, Helene Martin. Hirurek xabalina jaurtiketa proban parte jartu zuten eta Garciak eta Manzanalek podiumera igotzea lortu zuten.
Garciak 36,65 metroko jaurtiketa lortu zuen lehen saiakeran eta horrek zilarrezko domina eman zion.
Manzanalek bigarren saiakeran egin zuen zilarra emango zion marka, 23,60 m.
Domina horiez gain, Helene Martin laugarren izan zen bere mailan. 25,48 metroko jaurtiketarekin.
Txikiak ere lehian
Donostiako Antonio Elortza belodromoan, aldiz, alebin eta infantil mailako proba konbinatuetako saioa izan zuten. Apirilaren 2an lehiatuko den banakako Gipuzkoako txapelketako aurrekari izan zen eta bertan, besteak beste, Ostadarreko 30 bat gaztetxo izan ziren proba ezberdinetan parte hartzen.
Talde urdin-beltzeko kirolariak ederki jardun ziren eta horietako batzuk lehen postuetan izan ziren. Infantil mailan, esate baterako, Eider Redondo, Iugatz Almagro eta Xabier Martin lehen hiru postuetan izan ziren 80 metroko saioan zein hesi lasterketetan. Luzera jauzian Redondo eta Almagro lehenengo eta bigarren izan ziren eta pisu jaurtiketan Martinek eta Kevin Pinzak lortu zituzten postu horiek. Leire Mate ere bigarren postuan sailkatu zen 500 metro lasterketan.
Eta alebin mailan, Iker Ibeas eta Dana del Amo bigarren izan ziren pisu jaurtiketan; hirugarren izan zen proba horretan eta Amelia Flores eta Oier Jauregik bigarren amaitu zuen 60 m. lasterketan eta hirugarren luzera jauzian.