Gernika Arratiko RT-k bigarren zatian itzulia eman zion partidari

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 22a, 12:30

Euskal Ligako 16 urtez azpiko mailako jardunaldia izan zen hilaren 18an Michelin kirol gunean. Gesalaga Okelan Zarautz Beltzak RT eta Gernika Arratiko RT taldeek indarrak neurtu zituzten eta bizkaitarrek lortu zuten garaipena, 12-31. Lehen zatian etxeko taldea markagailuan aurreratu bazen ere (12-5), atsedenaldiaren ostean, aurkariak itzulia eman zion neurketari.