Lasarte-Oria antzezleku bilakatuko dute larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko martxoaren 21a

Urtero lez, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna (hilaren 27an izango da, astelehenarekin) ospatuko du Kukuka Antzerki eta Dantza Eskolak. Zabaleta auzoko Basotxo plazatik hasita, 12:00etatik aurrera, kalean esketxak egingo dituzte ikasleek, Jaizkibel nahiz Dorre plazetan egingo dituzten geldialdietan. Ordubete geroago, ekitaldi nagusia aurrera eramango dute Okendo plazan, eta manifestua irakurriko. 

EGITARAUA
  • Basotxo plazatik abiatuta, 12:00etan, Antzerkia kalera! egitasmoa. Kukukako ikasleek esketxak egingo dituzte Jaizkibel nahiz Dorre plazetan.
  • Okendo plazan, 13:00etan, ekitaldi nagusia eta manifestuaren irakurketa.

Jardueren antolatzaileek herritarrak animatu dituzte bertaratu eta antzerkiaz gozatzera.