Ostadar SKTk aurten ere lau itzulien txirrindularitza porra antolatuko du

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 21a, 11:30
Arg.: Ostadar SKT

Apirilaren 3an, Euskal Herriko itzulia hastearekin batera, Ostadar SKTk antolatzen duen txirrindularitza porra ere martxan jarriko da. Txartelak tabernetan eskuragarri izango dira hurrengo egunetan; elkarteko webgunean ere izango da aukera boletoak egiteko. Prezioa 8 eurokoa izango da txarteleko. Aurten ere lau txirrindularitza probetako – Itzulia, Giro, Tour eta Vuelta – porretan puntuaketa gehien lortzen duen tiketak 1.600 euroko saria eramango du. Itzuliko bakoitzeko saridunak, aldiz, 400 euro eskuratuko ditu eta bigarrenak, 200 euro. Sari nagusia eskuratzeko lau porretan izen eman behar da eta txartelak izen bera izan behar du. Lehiaketako oinarri guztiak Ostadar SKTren webgunean daude eskuragarri.