Ekitaldia egingo du Lasarte-Oriako EH Bilduk, ostiralean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko martxoaren 21a

Lasarte-Oriako EH Bilduk ekitaldi bat aurrera eramango du ostiral honetan, hilak 24, Jaizkibel plazan, 18:30ean. Herriko alkategai Esti Garmendia eta Espainiako Kongresuko diputatu Oskar Matutek hitz egingo dute, eta, ostean, bertaratzen diren lasarteoriatarren iradokizunak entzun eta galderak erantzungo dituzte. Bukaeran, mokadutxo bat eskainiko dute antolatzaileek.