Bapo jan eta edan dute Extremadura Etxean

Ama Guadalupe Extremadura Etxeko bazkide ugarik bazkari ederra egin zuten iragan larunbatean. Sagardotegi denboraldi betean gaudenez, horietan zerbitzatu ohi diren jakiekin osatu zuten menua: bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin eta txuleta. Postrerako, berriz, gazta, irasagarra eta intxaurrak jan zituzten. Bereziartua sagardotegiko sagardo freskoarekin txotx egin zuten.