Ate irekien saio bat egingo dute Oriarte Larrekoetxen, bihar

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 21a, 09:37

Oriarte BHI institutuko zuzendaritza taldeak jakinarazi duenez, ate irekien saio bat egingo dute etzi, 17:30ean, Larrekoetxe eraikinean. Bestalde, adierazi dute datorren urtean Batxilergoa egingo duten ikasleen aurrematrikula egiteko epea hilaren 27tik apirilaren 21era artekoa izango dela, bi egunak barne.

12 eta 18 urte arteko ikasleak hartzen ditu Oriarte BHIk, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa egiteko, euskal kultura eta kulturartekotasuna bultzatuta. Horrez gain, jangela zerbitzua dute. Informazio gehiago webgune honetan eskura dezakete lasarteoriatarrek.