Lasarte-Oriako PSE-EEk aurrera jarraitzen du otsailean abiatutako parte hartze prozesuarekin. Hala, Agustin Valdivia alkatea, alderdiko egungo zinegotziak eta beste zenbait ordezkari Okendo plazan izan dira gaur goizean Udal Hauteskundeetarako programa prestatzeko iradokizunak eta proposamenak jasotzeko asmoz. Azken bi hitzorduak datorren asteburuan izango dira: larunbatean, hilak 25, Zumaburun izango dira, eta igandean, hilak 26, berriz, Sasoetan.