Beldurren itsasoan murgilduta

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 18a, 18:46

Mar-Mar Teatroak Arrainak bihotzean ikuskizunaren emanaldia egin du larunbat arratsaldean kultur etxean. Familiei zuzendutako obran, 8 urteko Marti zeren beldur den jakiten ahaleginduko da, Dun-dun arraina lagun duela. Aitonari ogitartekoa eramateko mandatua betetzeko kostaldeko  herrian barrena doala, ezagunei galdetuko die beraien beldurrak zeintzuk diren. Helmugara iritsi eta aitonarekin hitz egitean arrainak bezala, askotarikoak direla jabetuko da. Portuan aita marinela noiz bueltatuko zain dagoela, ustekabean ekaitzak itsas hondora eramango du, eta bertan dauden arrainen beldurrak ulertuta, berea zein den ikasiko du ere. 

 

 
Erlazionatuak