Aratz mendian barrena ibilbidea egin dute LOTMEko kideek

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 17a, 11:30
LOTMEko kide eta lagunak, Zirauntza ibaiaren iturburuan. Arg.: LOTME

Hilaren 12an, Lasarte-Oria Mendi Elkarteko (LOTME) kide eta lagunek urteko bigarren ibilbidea egin zuten, Araia-Aratz-Zegama. Eguraldi iragarpena ona ez zen arren, taldetxo bat bildu zen irteera egitera.  Araian hasi eta lehen kilometroetan Zirauntza ibaiaren iturburua ezagutu zuten. 17 kilometro eta 900+ m. bidea zen eta lehen sei kilometroetan zegoen pilatua desnibel positibo guztia Aratz mendiko tontorrera iritsi arte. Ostean, ibilaldi lasaia izan zen eta Zegamara bidean San Andriango tunelaz eta inguruko ikuspegiaz gozatzeko aukera izan zuten mendizaleek. Amaieran Zegamako ostatuan bapo berreskuratu zituzten indarrak. Mendi elkarteak apirilaren 16an antolatu du hurrengo ibilaldia. Azpeitia aldera egingo dute, Izarraitz mendilerroa eta Erlo, Xoxote eta Kakute mendietan barrena ibiliko dira. Izena ematea irekia dago elkartearen webgunean.

Ibilbidean Aratz mendiko gailurra eta San Adriango tunela igaro zituzten LOTMEko kide eta lagunek. Arg.: LOTME.