Iraia Alkorta eta Alex Alkain ederki lehiatu dira 18 urtez azpiko Espainiako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 16a, 15:00
Iraia Alkorta eta Alex Alkain, Espainiako txapelketan lehiatu dira. Arg.: Ostadar Atletismoa.

Ostadar SKT Alex Alkain eta Iraia Alkorta atleta gazteak Salamancan jokatu den 18 urtez azpiko Espainiako txapelketan parte hartu zuten hilaren 11n eta 12an. Biak 60 metro lasterketako proban lehiatu ziren eta Alkainek finalerdietan egotea lortu zuen. Atleta gazteak bere onena eman zuen eta bere saioko laugarren izan zen, 07,14 eginez. Marka horrekin, bere marka pertsonala ondu eta finalerdietarako sailkatu zen. Hurrengo egunean, aldiz, ezin izan zuen txapelketa biribildu. Bigarren saioan egin zuen korrika eta 07,23 denborarekin finaleko txarteletik urrun geratu zen. Alkorta ere fin jardun zen. Alabaina, 8,03 denborarekin ezin izan zuen kanporaketa gainditu.