Jostailu eta jolasak ezagutzeko bi saio egingo dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 17a, 07:00

Ttakun Kultur Elkarteak hitzaldi eta tailer bana antolatu ditu, hilaren 27an eta 28an hurrenez hurren, Haur Hezkuntzan jolas eta jostailuekin dauden aukerak zeintzuk diren ezagutzeko. Amali Jolastuz Hazi egitasmoa martxan jarri duen Haizea Sarasola lasarteoriatarrarekin elkarlanean prestatu ditu jarduerak, eta udalaren laguntzarekin.

Hilaren 27an, Zein jolas, etxeko txikiarentzat? hitzaldia emango du Sarasolak, gurasoentzat, Ttakunenea elkartean, 17:00etan. Hurrengo egunean, HH3tik 5era arteko haurrek eta euren gurasoek tailer bat egingo dute, mahai jolasez gozatzeko familian, 17:00etan, Ttakunenean.

Izena emateko azken eguna hilaren 24a izango da, ostirala. Horretarako, interesdunek aisia@ttakun.eus helbide elektronikora idatzi edo 943-37 14 48 zein 695 78 53 92 telefono zenbakietara deitu beharko dute, edo WhatsApp mezu bat bidali.