Ostadarreko 3. seniorrak ezin izan zuen Antigua Luberri garaitu

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 16a, 14:30

Ostadar SKTko 3. seniorrak Antigua Luberriren aurka neurtu zituen indarrak Ligako azken jardunaldian. Etxeko taldeak ederki borrokatu zuen lehen laurdena eta puntu batengatik irabazi zuen (13-12). Bigarrenean aurkaria nagusi izan zen erasoan, ordea; bederatzi puntuko aldea ireki zuen (22-31). Emaitza berdintzeko ahalegina egin zuen talde urdin-beltzak, baina ez zen posible izan eta gainerako partzialak ere donostiarren aldeko izan ziren. Azkeneko emaitza 45-64 izan zen.