Borrokatutako garaipena lortu du Ostadarreko infantil taldeak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 16a, 13:30

Ostadar Boleibol saileko infantil taldeak Lizardi Bi izan zuen aurrez aurre hilaren 11n Maialen Chourraut kiroldegian eta 3-2 gailendu zen. Neurketa borrokatua izan zen. Herritarrak lehen seta (25-22) irabazi ostean, bigarren eta hirugarrena galdu 22-25 zituzten. Laugarrenean, aldiz, etxeko taldeak bosgarren seta jokatzera behartu zuen aurkaria 25-15 irabazita eta azkenean, 15-6 nagusitu zen talde urdin-beltza.