Maialen Chourrautek Kayak Kroseko Espainiako Kopari hasiera eman dio

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 15a, 11:30
Maialen Chourraut, Kayak Kroseko probako beroketan. Arg.: RFEP

Maialen Chourraut herritarrak Espainiako Kopako lehen jardunaldia lehiatu zuen, hilaren 11n eta 12an La Seu d'Urgellen. Bi lehiaketa ezberdinei aurre egin behar izan zieten parte hartzaileek eta herritarrak hirugarren eta laugarren postuak eskuratu zituen.Kayak Krosa Ligako lehen hitzordua da; bigarrena Pauen izango da maiatzean eta Espainiako txapelketarekin amaituko da uztailean. Kayak Krosa Parisko Joko Olinpikoetan lehiatuko den kirol modalitate berrietako bat izango da.