Taula Xake Kluba 3. mailako Gipuzkoako txapeldunorde da

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 15a, 10:00
Taula Xake Klubeko eta Hondarribia Marlaxka D taldeko kideak lehian. Arg: Taula Xake Kluba.

Lasarte-Oriako Taula Xake Klubak 3. mailako bigarren postuan amaitu du Liga. Hondarribia Marlaxka D 0-4 garaitu zuen herriko taldeak azken jardunaldian. Horri esker, maila igoera ere eskuan du Lasarte-Oriako xake taldeak. Taldeko kideak pozarren daude. Orain torneo ezberdinetan parte hartuko dute banaka zein taldeka; azaroan, berriz, banakako Gipuzkoako txapelketari egingo diote aurre.