Buruntzaldea IKTko igerilariek dominak, markak eta Espainiako errekorra poltsikoan dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 15a, 13:00
Euskal Herriko txapelketan parte hartu duten Buruntzalde IKTko igerilariak; goian, Gorostegui eta Lopez eta behean Sarobe eta Etxeberria. Arg:

Buruntzaldea IKTko igerilariek bi lehiaketa garrantzitsuri egin zieten aurre hilaren bigarren asteburuan: absoluto eta junior mailako Neguko Euskal Herriko txapelketa eta Citi Para Swimming World Series proba

Iruñan lehiatu zen lehena eta June Lopez, Garazi Etxeberria, Iker Gorostegui eta Miren Sarobe taldekideek parte hartu zuten hainbat probetan emaitza onak lortuz; 11 marka pertsonal egiteaz gain, junior mailako bi brontze jantzi zituen Garazi Etxeberriak.

June Lopez bizkar erako 50 m. (35,08), 100 m. (01.14,92) eta 200 metroko probetan (02.40,71) eta 100 m. librean (01.06,00) aritu zen eta guztietan marka pertsonala ondu zuen. 

Garazi Etxeberriak eta Miren Sarobek, aldiz, estilo libreko 50m., 100 m. eta 200 m. libre eta lau estiloetako 200 m. metrokoetan lehiatu ziren. 

Proba motzean haien erregistroetatik gertu ibili ziren biak eta Etxeberriak junior mailako hirugarren postua lortu zuen. 
200 m. libre proban, berriz,  biek lortu zuten marka berritzea Etxeberriak 02.15,54, aurreko marka hiru segundotan hobetuta eta Sarobek 02.22,03 egin zuen. Etxeberriak, gainera proba horretan ere hirugarren postua lortu zuen junior mailan. 

Eta lau estiloetako 200 metroko proban Sarobek marka pertsonal berria (02.43,80) eskuratu zuen.

Azkenik, Iker Gorostegui lau probetan lehiatu zen. 100 tximeletan ezin izan zuen marka pertsonalik ontzetik izan, baina gainerakoetan bikain aritu zen. 

Estilo bereko 200 metroko probako marka 6 segundo hobetu zuen, 02.30,09. Lau estiloetako 200 metroko proban bere marka berria 02,27.03 da eta distantzia berean baina estilo librean, 02,08.91; gainera, proba horretako 100 metroko pasean ere bere marka hobetu zuen, 01.03,42.

Espainiako errekorra

Bestalde, Nahia Zudaire taldekidea Lignano, Italian izan zen igeriketa egokitutako nazioarteko proban. Parte hartu zuen probetan – 100 m., 200 m. eta 400 m. libre, 50 m. tximeleta eta 200 m. lau estilo – lehen postuetan sailkatzeaz gain, bere marka ondu eta Espainiako S8 mailako errekor berria finkatu zuen tximeleta estiloko proba motzean, 35,36. 

Zubietako igerilaria gustora dago egindako lanarekin eta Munduko txapelketara begira gogotsu dagoela adierazi du DxtAdaptado.com orrialdeari egindako adierazpenetan.