Herritarren eskifaiek ezin izan zuten Oriaren jaitsierako podiumera igo

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 15a, 09:30
Donostia Arraun Lagunakeko eskifaia, Oriaren jaitsieran lehian. Arg.: Orio Orialki.

Traineruek denboraldiaurreko hitzordu izan zuten hilaren 11n Orion, 29. Oriaren Traineru Jaitsiera. Maila ezberdinetako 69 ontzi lehiatu ziren proban eta herritarren eskifaiek ez zuten huts egin. Lau kilometroko proban, Aiora Belartieta kide duen Donostia Arraun Lagunak podiumetik gutxira geratu zen (15.12,67) eta Intza Fernandezen Hondarribia bosgarren (15.16,45) izan zen. Gaizka Ormazabalen Hibaikak, aldiz, hamaseigarren amaitu zuen sei kilometroko proba, 21.40,13.