Ia 200 ekarpen egin dituzte herritarrek aurtengo sanpedroetako egitaraua prestatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 14a, 10:56
Kinada talde lasarteoriatarra iazko jaietan aritu zen.

Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi duenez, lasarteoriatarrek 194 iradokizun bidali dizkiote Jaietan Blai parte hartze prozesuaren bidez. Proposamenak hiru kategoria hauetan egin dituzte: euskal musika taldeak, estatuko musika taldeak eta jaietako jarduerak, kontzertuak ez direnak.

Jasotako ekarpenak aztertzen ari da Gazteria eta Festak departamentua, aurtengo sanpedroetan horietatik zenbat aurrera eraman ditzakeen erabakitzeko. Lasarteoriatar gehienek Internet erabili dute proposamenak egiteko (151, guztira), baina udalerrian zehar jarritako buzoietatik ere jaso dituzte iradokizunak, zehazki, 43. Euskaraz izan dira horietako 70, eta gainerako 124ak, gaztelaniaz.