Emakumeen Nazioarteko Egunari lotutako ekimen sortaren barruan, Zero Sette akordeoi taldeak emanaldia egin du eguerdian Antonio Mercero aretoan. Emakume konposatzaileen lanekin osatutako kontzertua eman dute bost kideek. Maria Antonia de Mazarredo, Berta Josephine Hecker, Lucile Grety, Amy Marcy Cheney Beach... XVIII. mende amaieratik aurrera sortutako piezak izan dira denak. Zuzendariak obrak aurkeztu ditu eta doinuekin batera, pantailan egileari buruzko informazioa, irudia eta partitura bera proiektatu dute.