Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako egitarauaren barruan, Sexuen Elkarbizitzarako Emakumeen Zentroko Makelur Antzerki taldeak Sálvese quien pueda. Canal 38 antzeztu du ostiral arratsaldean kultur etxean. Estutasunetan dagoen telebista ekoizle batek emakume talde xelebre bat aukeratuko du koloka dagoen lehiaketan parte hartzeko, arduradunaren etsipenerako. Aurkezleak, berriz, beste arazo bati aurre egin beharko dio, inork ez badaki ere, haurdun baitago, eta hori gutxi balitz, kabareteko izarra izandako amaren bisita jasoko du. Guztien gorabehera eta ateraldiekin barre ugari egin dute aretoa bete duten ikusleek.