Buruntzaldea IKTko igerilariek hitzordu garrantzitsuak dituzte Iruñan eta Italian

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 10a, 14:00
Nahia Zudaire, Lignanoko igerilekuan Iñigo Llopis igerilariarekin batera. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Buruntzaldea IKTko igerilariek bi lehiaketa garrantzitsuri egingo diete aurre asteburuan: absoluto eta junior mailako Neguko Euskal Herriko txapelketa eta Citi Para Swimming World Series proba. Iruñan jokatuko den Euskal Herriko txapelketan June Lopez, Garazi Etxeberria, Miren Sarobe eta Iker Gorostegui izango dira lehian. Bakoitzak lau probetan egingo du igeri. Bestalde, Nahia Zudaire Lignano, Italian igeriketa egokitutako nazioarteko proban parte hartzen ari da Espainiako selekzioarekin. Atzo estilo libreko 100 metro proban lehiatu zen zubietarra eta A finalean ere izan zen. Gaur goizean, berriz, 200 m. libreetako sailkapenean izan da. Beste hiru saio ere izango ditu igerilari gazteak bihar 50 m. tximeleta eta 200 m. lau estiloak eta igandean, 400 m. libreak.

Euskal Herriko txapelketan parte hartuko duten June Lopez, Garazi Etxeberria, Miren Sarobe eta Iker Gorostegui, Arg.: Buruntzaldea IKT.