Ostadarreko Alkain eta Alcorta 18 urtez azpiko Espainiako txapelketarako sailkatu dira

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 10a, 10:00
Arg.: Ostadar Atletismoa.

Ostadar SKTko Alex Alkain eta Iraia Alcortak 18 urtez azpiko Espainiako txapelketan parte hartuko dute asteburuan. Papereko agendan okerreko informazioa eskaini dugu. Hitzordua ez da Orion izango, Salamancan baizik. Herriko atletismo taldeko bi kideak 60 m. lasterketan lehiatuko dira. Alcortak eta Alkainek bihar sailkapen probei egingo diete aurre;  Alcortak goizean izango du saioa eta finalerdietara sailkatuz gero larunbata arratsaldean bertan egingo luke berriro lasterka. Alkainek, aldiz, larunbata arratsaldean izango luke lehen proba eta igandean finalerdia.