Aitor Mansok 2022ko mendi igoeren sari nagusia jasoko du bihar

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 10a, 09:15
Aitor Manso, Ibardingo igoerako podiumean. ARg.: AVM Racing.

Bihar, hilaren 11, Euskadiko automobilismo zaletuak Azkoitiako Baztartxo antzokian bilduko dira, 12:00etan. Euskadiko Automobilismo Federazioak 2022 urteko txapelketetako sariak banatuko ditu. Bertan izango da Aitor Manso herritarra. Lasarte-Oriako gidari gazteak Mendi igoera lehiaketako sari nagusia jasoko du, baita 8. mailako garaikurra ere. Lasarteoriatarraren erregulartasunak eta Joseba Iraolak Opakuan ez parte hartzeak sailkapeneko lehen postura eraman du herritarra.