Ordu eta erdi geroago, kultur etxean bertan baina auditorioan, Sálvese quien pueda, Canal 38 antzezlanaren emanaldia egingo du Makelur konpainiak. Sarrerek 3 euro balio dute eta areto horretako leihatilan eros ditzakete herritarrek. Iluntzean, zenbait herritar Casa Humada jatetxean elkartuko dira, 21:30ean, elkarrekin afaltzeko. Eta azkenik, 22:00etan, Euskal Dokumentalen Zikloa irekiko du Okendo Zinema Taldeak, Ainarak filma proiektatuta. Sarrerek 6 euro balio dute.
Asteburua ixteko, Zero Sette Akordeoi Orkestrak kontzertu bat emango du Sexuen Elkarbizitzarako Emakumearen Zentroan, 13:00etan.
Datozen asteetako ekimenak
Udalak eta zenbait eragilek antolatu duten egitarauak datozen bi asteetan jarraituko du:
- Hilaren 15ean, asteazkena, 18:00etan: bideoforuma egingo dute Biyak Bat egoitzan.
- Hilaren 16an, osteguna, 19:00etan: Magma mia ikuskizunaren emanaldia egingo du Beatriz Egizabalek, kultur etxean. Sarrerek 3 euro balio dute.
- Hilaren 21ean, asteartea, 18:30ean: Lasarte-Oriako Irakurle Txokoko kideek Arantxa Urretabizkaia idazlea gonbidatuko dute, Azken etxea liburuari buruz hitz egitera.
- Hilaren 23an, osteguna, 19:00etan: Dragón Cáncer podcastaren saio bat egingo dute Izan Iñurri elkarteko kideek.