Lasarte-Oriako ordezkariak ederki jardun dira UZ Trail mendi lasterketan zein pistan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 9a, 15:51
Borja Granado, Alberto Roman eta Miguel Granado, probako eremu ezberdinetan. Arg.: UZ Trail

Herriko atleta federatuek bi hitzorduri egin diete aurre hilaren 5ean bai pistan, baita mendian ere: UZ trail eta jaurtiketa luzeen proba librea

Urretxu eta Zumarragako mendietan barrena egiten den  UZ Trail mendi lasterketa maila ezberdinetako Euskadiko txapelketa ere izan da aurten. Parte hartzaile guztien artean, bi herritar izan ziren lehian; 23 kilometroko proban LOTMEko kide Borja Granado herritarra eta 12 kilometrokoan taldekide diren Alberto Roman eta Miguel Granado. 

Borjak proban luzean 02.24.01 behar izan zituen helmugara iristeko. 

Bestalde, proba motzean, Romanek 01.19.27 eta Miguelek 01.53.38 marka egin zuten hurrenez hurren.

Tolosako Berazubi pistan, aldiz, jaurtiketa luzeen proba librea izan zuten Ostadar SKTko atletek. 

Hodei Garcia (36,39 m.), Nora Manzanal (24,33 m.) eta Helene Martin (27,51 m.) taldekideek xabalina jaurtiketan lehiatu eta euren marka pertsonalak ondu zituzten.