Azaldu dute dagoeneko "bigarren mailako herritarrak" direla gazte izateagatik, eta egoera hori "bikoiztu" egiten dela estudiante ere izanda. "Hezkuntza prozesua ezin dugu sekula erabat euskaraz gauzatu: irakasle euskaldunen falta, euskarazko zerbitzu eza, euskaratu gabeko material didaktikoaren etengabeko erabilera, ikasketen eskaintza eza... Urtez urte pairatzen ditugu horiek guztiak". Bidenabar, salatu dute gaur egungo hezkuntza ereduak ez duela funtzionatzen euskararen ezagutza eta erabileraren arteko ispilu gisa, ez baitu belaunaldi berriak euskalduntzeko gaitasunik.
Horregatik, bizi duten egoeragatik "kezkatuta" daudelako, hezkuntza eremua aktibatu dute eta elkarlanean antolatu dira. Arestian esan bezala, mobilizazioak aurrera eramango dituzte Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean, hilaren 23an, euskaldunak bigarren mailako biztanle izan ezin daitezkeela aldarrikatzeko, eta hezkuntza euskaldun baten alde egiteko.
Hauek dira antolatzaileek egin dituzten eskaerak:
- Irakasle eta langile euskaldunak kontratatzea.
- Materiala euskaratzea.
- Hezkuntza eremu euskaldundu bat, horrelako paisaia linguistiko bat bermatuko duena, eremu fisiko, digital eta didaktikoan.
- Euskal Herrira egokitutako hezkuntza eredu bat.
#M23Kalera| ๐๐๐ฏ๐ ๐ช๐ฃ๐ฉ๐ฏ๐ ๐๐ช๐จ๐ ๐๐ง๐๐ฏ ๐๐ฏ๐๐ฃ ๐๐๐๐๐ง ๐๐.
— Gazte Euskaltzaleen Sarea (@Gaztealdia) February 28, 2023
Hilabete baino gutxiago gelditzen da Euskal Herriko lau hiriburuetan dagokigun hezkuntza euskalduna aldarrikatzekoโคต๏ธ
๐Bilbo•Jesusen Bihotza
๐Gasteiz•Elurreta
๐Iruñea•Antoniutti
๐Donostia•Bulebarra pic.twitter.com/soJ7zU2UtN