Udalak instalazioak eta materiala hobetzeko inbertsioak egin ditu

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 9a, 11:45

Lasarte-Oriako Udalak 19.331 euro inbertitu ditu hainbat kirol-instalaziotan horiek hobetzeko asmoz

Inbertsioak honako hauek dira:

  • Padel-pistako zorua aldatuko du Grupo Espacios Verdes 2013 enpresak, 6.086 euro.
  • Areto-futboleko pistako ateak ordezkatuko ditu Antonio González Cánovasek, 4.481 euro.
  • Kiroldegiko igerilekurako sareta berria jarriko du Urteaga Química enpresak, 7.888 euro.
  • Boleibolean aritzeko material berria Kirol Aukera Material Deportivo enpresak hornituko du, 876 euro.