Gizarte Zerbitzuetako sailburu Lourdes Acevedok azaldu duenez, hauek izan dira hiru saridunak erabakitzeko kontuan izan dituzten irizpideak: kartelen kalitate teknikoa nahiz artistikoa, originaltasuna eta sormena; emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna sustatzeko mezu positibo eta argiak transmititu izana; emakumeen eskubide eta aukera berdintasuna edota hezkuntza ez sexista bezalako balio baikorrak txertatu izana afixetan; eta hizkera ez sexista zein berdintasunezkoa erabili izana.
Lehen saria berdintasun langileek eta gaian adituak diren zenbait profesionalek osatutako epaimahaiak erabaki du; bigarren eta hirugarrenak aukeratzeko, berriz, egunotan Sexuen Elkarbizitzarako Emakumearen Zentrora joan diren herritarren iritziak aintzat hartu dituzte. Hortaz, hauek izan dira hiru saridunak:
- Lehen saria, 120 euro: Maitane Monge. Datorren urteko Martxoaren 8ko egitaraua ilustratuko du bere kartelak.
- Bigarren saria, 90 euro: Katixa Ruiz.
- Hirugarren saria, 60 euro: Ashley.