Maria Garciak ipuin eta olerki ugari kontatu dizkie 6 eta 8 urte arteko haurrei gaur arratsaldean, kultur etxeko hitzaldi aretoan. Gurasoak kanpoan utzita, irudimena dantzan jartzeko aretora sartu dira txikiak, eta, norberak bere burua aurkeztu eta gero, mundu eta istorio berri ugari ezagutu dituzte, berdintasunetik eta feminismotik.